Abelur
Eguraldia
Eguraldia

Berriak


(2013/04/24)  2012 ko nekazal gasolio laguntza

Nekazariek eta abeltzainek 2012 urtean egindako nekazaritzarako bonifikatutako B gasolio erosketengatik Hidrokarburoen gaineko Zergan ordaindutako kuoten itzulketa eskatzeko deikadia. 

Epea: 2013-5-2 tik 2013-5-31 arte.

Aurreko urtetan bezala, aurten ere ABELUR-en aurkeztu daitezke eskaerak

gasoil 12.jpg   Eskaera


(2013/04/24)  JAKIBERRI 2. lehiaketa

Abian da JAKIBERRI 2. LEHIAKETA bat, kasu honetan PRAKTIKOA dena, “Euskal Healthy Fast Food” tankerako erakusgaiak edo produktuen prototipoak aurkeztera zuzenduta dagoena.
Jakiberri.bmp 
Iazko abenduan Interneten bitartez garatutako Ideia-Lehiaketa abian jarri izan zen “Euskal Healthy Fast Food”, arin prestatzeko euskal janari natural, osasuntsu, anitz eta nutritiboa izan litezken produktuak aurkitzeko asmoz.
 
Oraingo honetan, 2. LEHIAKETA bat abian jarri izan da, hain zuzen ere  “Healthy Basque Fast Food” tankerako erakusgaiak edo produktuen PROTOTIPOAK jasotzeko asmoz.  Lehiaketa hau ere 1.000 euroko sariaz hornituta dago.
irakurri gehiago

(2013/04/19)  Ikastaroa: LABEL ARRAUTZAK ETA EKOLOGIKOAK EKOIZTEA

HAZI, Landa eta itsas ingurunearen garapenerako Eusko Jaurlaritzaren Korporazioak  Fraisoron ondorengo ikastaroa antolatzen du: LABEL ARRAUTZAK ETA EKOLOGIKOAK EKOIZTEA
Ikastaroa maiatzaren 6-tik, 13-ra izango da, eta 36 euro balio du matrikulak.
gallinas camperas.jpg
programa

(2013/04/16)  ERRENTA AITORPENA 2012

renta 12.jpg

Gipuzkoako Foru Ogasunak apirilaren 16-tik ekainaren 25-a bitartean, biak barne, ezarri du 2012 urteari dagokion Errenta Aitorpena aurkezteko epea.

ABELUR-rek Errenta Aitorpenari dagokion zerbitzua Apirilaren 16-tik aurrera eskainiko du, Azpeitiko bulegoan Joan XXIII, 16 B-Kalean

Beharrezkoa izango da aldez aurretik txanda eskatzea, 943 083 888 eta 943 083 890 telefonoetara deituta.


(2013/02/19)  HAZI, Landa eta itsas ingurunearen garapenerako Eusko Jaurlaritzaren Korporazioak Fraisoron ondorengo ikastaroa antolatzen du:

EKINTZAILEA NAIZ

Fraisoro eskolan izango da datorren martxoaren 21etik aurrera. Lehen sektorean edo landa edo kosta eremuan enpresa proiekturen bat martxan jarri nahi duten ekintzaileei zuzenduta

Kurtsoa 48 orduko da .

Matrikularen kostoa : 50 €

EKINTZAILEA NAIZ

Egitaraua


(2013/02/14)  Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kutxa Ekoguneak eta Behemendik hitzarmena sinatu dute, Lezon agroalde berri bat martxan jarriz, nekazaritza ekologikoa sustatzeko

Proiektu hau laster aurkeztuko den Gipuzkoako Nekazaritza Lur Funtsaren lehen ekimena da. Urrullo baserriak dituen sailetan hektarea bateko baratza moduluak banatuko dira eta gutxienezko azpiegituraz hornituko dira bertan baratzak eskaintzeko nekazari gazteei

Gehiago

Baratza ekologikoak Lezon


(2013/01/31)  Gipuzkoako Foru Aldundiak moduluetako 2013ko baldintzak malgutuko ditu sektore gehienekin akordioak lortu ondoren

Hasieran, adostasuna lortu zen taxisten eta ostalaritza elkartearekin, eta ondoren arrantzale elkarte, nekazari elkarte eta merkari elkarteekin ere bai. 2013a trantsizio epea izango da, eta mugak malgutu egin dira. Hortaz, modulu sisteman aitortzen dutenen %95 baino gehiagok aukera izango dute 2013ko aitorpena moduluetan egiten jarraitzeko.

Gehiago

zergak


(2012/12/19)  Konpostajeari buruzko II Jardunaldien ponentziak

HAZIk,Arkautiko Nekazal Institutuarekin batera, Konpostajeari buruzko II Jardunaldiak antolatu zituen pasa den abenduak 19an Arkautiko Nekazal Institutuan.  Hauek izan ziren aurkeztutako ponentziak:

II Jornada de compostaje

Consejo de agricultura y alimentación ecológica de Euskadi

Evolución de la salud del suelo

Red de volteo en Navarra

Valoración económica del purín, estiercol y compost

compostaje


(2012/04/20)  2011 ko nekazal gasolio laguntza

Nekazariek eta abeltzainek 2011 urtean egindako gasolio erosketengatik Hidrokarburoen gaineko Zergan ordaindutako kuoten itzulketa eskatzeko deikadia. 

Epea: 2012-5-2 tik 2012-5-31 arte.

Aurreko urtetan bezala, aurten ere ABELUR-en aurkeztu daitezke eskaerak

gasoila   Eskaera


(2012/04/17)  ERRENTA AITORPENA 2011

renta

Gipuzkoako Foru Ogasunak apirilaren 17-tik ekainaren 25-a bitartean, biak barne, ezarri du 2011 urteari dagokion Errenta Aitorpena aurkezteko epea.

ABELUR-rek Errenta Aitorpenari dagokion zerbitzua Maiatzaren 2-tik aurrera eskainiko du, Azpeitiko bulegoan Joan XXIII, 16 B-Kalean

Beharrezkoa izango da aldez aurretik txanda eskatzea, 943 083 888 eta 943 083 890 telefonoetara deituta.


(2012/04/11)  Eusko Jaurlaritzako Lehiatu 2012 laguntza deialdia.

Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen merkaturatzea, eraldaketa eta sustapenerako 2012ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten duena (Lehiatu Programa) publikatu berri da.

Urriaren 7ko 172/2008ko Dekretuaren babesean emandako laguntzak eskatzeko epea 2012ko maiatzaren 11n amaituko da.

Nolanahi ere, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkeztutako proiektuak epe barruan aurkeztu direla ulertuko da.

Gazta  Lehiatu 2012


(2012/03/26)  Mendi Nekazaritzako eta Ingurumeneko laguntzak 2012

2012.urteari dagokion deialdia, mendi aldeetan eta bestelako gune zailetan berezko zailtasunak konpentsatzeko eta Nekazaritza eta Ingurumeneko 2008ko uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuaren I. tituluaren VII. eta VIII. Kapituluetan ezarritako diru laguntzei buruzkoa.

Eskaerak aurkezteko tokia eta epea: Nekazaritza eta ingurumeneko diru laguntza eskaeraknekazaritza ustialekuari dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan formaldu beharko dira, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunetik 2012ko apirilaren 30a arte.

(2012/03/08)  Bikain 2012 diru-laguntzak eskatzeko epea ireki da.

Gaur ireki da Elikagaien kalitate-programak sustatzeko eta haietan parte-hartzeko ekintzetarako laguntzak (Bikain programa) eskatzeko 1 hilabeteko epea.

«Euskal Okela» AGB
60
«Idiazabalgo Gazta» jatorrizko deitura
1
«Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» jatorrizko deitura
108
«Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava» jatorrizko deitura
226
«Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» jatorrizko deitura
185
Nekazaritza ekologikoa.
138 Ha/17 abelburu
«Gernikako Piperra» jatorrizko deitura
4.112 /Ha

Bikain 2012


(2012/02/27)  Jardunaldia: “Klima aldaketaren eragina elikagaien segurtasunean”

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Elikak eta Ihobek, Bilbon, 2012ko martxoaren 7an, 09:30etik 13:35era ondorengo jardunaldia  antolatzen dute:
Lurraren berotzearen dagokion fenomenoak nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-ekoizpenean eragingo du; izan ere, horiexek dira giza kontsumorako elikagaien iturriak. Horregatik, beharrezkoa da azterketa eta hausnarketa  bat egitea zerari buruz:
-        Ba al dakizu zer-nolako eragina izan dezakeen fenomeno horrek elikagaiek sor ditzaketen arriskuetan?
-        Ba al dakizu zein diren nekazaritzan, abeltzaintzan eta arrantzan izan ditzakeen eragin zehatzak?
-        Ba al dakizu EAEn zer ikerketa egiten ari diren gai horren inguruan?
-        Jakin nahi al duzu zein diren ikerketa horren azken ondorioak?
 
Manzana                Egitaraua

(2012/02/02)  Itsasmendikoik Fraisoron, ondorengo ikastaroak antolatu ditu:

  • Otsailaren 28 eta 29:  VENDER MAS Y MEJOR egitaraua
  • Martxoaren 13 eta 14: EL TAMAÑO NO IMPORTA: COMERCIO ELECTRÓNICO PARA PYMES egitaraua
  • Martxoaren 19, 21 eta 23: EXTRACTOS DE ESPECIES VEGETALES SILVESTRES PARA TRATAMIENTOS FITOSANITARIOS egitaraua  
  • Martxoaren 5, 7, 12 eta 14: TALLER DE PLANTAS SILVESTRES COMESTIBLES: PLANTAS GUSTOSAS. egitaraua

IMK


(2012/01/31)  Energi berriztagarrien instalazio berriei frenoa

Ministroen Kontseiluak onartutako Errege Lege Dekretu baten bitartez, pizgarri ekonomikoak kenduko dira eta ordainketa aurre-esleipena prozedurak etengo  dira, elektrizitate ekoizteko kogenerazio, energia berriztagarriak eta hondakinak energia iturri duten instalazioetan.
Abian dauden instalazioetan eta jadanik aurre erroldetan inskribatuta daudenetan, neurriak ez du eraginik izango, Gobernuaren arabera.
informazio gehiago

(2012/01/16)  Itsasmendikoik Derion, ondorengo ikastaroa antolatu du

ARDO ZURIEN ENOLOGIA APLIKATUA:MAHATSAONDOTIK BOTILARA

IMK Derion izango da datorren urtarrillaren 24tik aurrera , asteartetan eta ostegunetan,arratsaldez (17.00etatik -20.00etara). Kurtsoa 24 orduko da .

Matrikularen kostoa : 70 €

Egitaraua

IMK

 


(2011/12/22)  Itsasmendikoik Fraisoron, ondorengo ikastaroa antolatu du

Baratzezaintza eta frutazaintzan trebatzeko ikastaro trinkoa.

Hasiera data: Urtarrilaren 16

Bukaera data: Ekainaren 29

Egitaraua

IMK


(2011/10/17)  Bigarren Urkome sariak deialdia.

6 atal. 3.000 € atal bakoitzean.

Urkome 2011

Ukome  sariak 2011


(2011/09/29)  Euskadiko Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren VIII. Ekitaldia.

Urriaren 15ean, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aurten Ordizian ospatuko da eta jardunaldiaren ardatz nagusia landa eremuan emakumeek duten parte-hartzea eta ekarpen ekonomikoa izango da.

cartel_mujer2011.gifInformazio gehiago


(2011/08/06)  Itsasmendikoik Fraisoron, ondorengo ikastaroa antolatu du

Irailaren 19 eta 20an: Tamainak ez dio axola: merkataritza elektronikoa ETE-entzat.

Egitaraua

IMK


(2011/05/25)  Aiako Testajeguneko web orria

ELIFE Euskadiko Limousin Federazioak eta EBAFE Euskadiko Blonda Federazioak Aiako Testajeguneko web orria sortu dute.
informazio gehiago
Centro testaje Aia.jpg

(2011/05/25)  CHAMPION ETA ESKIMO IDISKOEN HAZIA

Limousin eta blonde arrazen hobekuntza programetako egitasmo bezala, Euskadiko federazioek ABEREKINekin elkarlanean, genetika maila handiko idiskoen testajea ipini dute martxan. Programa honen bidez, idisko hauen produkzioa kontrolatuz zezenen balorazioa lortu eta ukuiluen arteko konexioa lortu nahi dira.
 
Idisko hauek CHAMPION (Limousin arrazakoa) eta ESKIMO (Blonda arrazakoa) dira eta jarraian aurkezten zaizkizu beraien ezaugarri eta hainbat datu produktibo:
CHAMPION ETA ESKIMO

(2011/05/24)  Akitaniako Nekazaritza Erakustazoka, maiatzak 28 - ekainak 5

Aquitanima.jpg

AQUITANIMA 2011 partehartzea


(2011/04/28)  2010 eko nekazal gasolio laguntza

Nekazariek eta abeltzainek 2010 urtean egindako gasolio erosketengatik Hidrokarburoen gaineko Zergan ordaindutako kuoten itzulketa eskatzeko deikadia. 

Epea: 2011-5-2 tik 2011-5-31 arte.

Eskaera


(2011/04/13)  ERRENTA AITORPENA 2010

Gipuzkoako Foru Ogasunak apirilaren 18-tik ekainaren 25-a bitartean, biak barne, ezarri du 2010 urteari dagozkion Errenta Aitorpenak aurkezteko epea.

ABELUR-rek Errenta Aitorpenari dagokion zerbitzua Maiatzaren 2-tik aurrera eskainiko du, Azpeitiko bulego berrian Joan XXIII, 16 B-Kalean

Beharrezkoa izango da aldez aurretik txanda eskatzea, 943 083 888 eta 943 083 890 telefonoetara deituta.


(2011/02/22)  Itsasmendikoik Fraisoron, ondorengo ikastaroak antolatu ditu:

  • Martxoaren 24tik apirilaren 2ra:  INTRODUCCION A LOS SISTEMAS DE INFORMACION GEOGRAFICA Y MANEJO DE SOFTWARE LIBRE  programa
  • Martxoaren 1etik apirilaren 19ra: INGELESA II. BEZEROEN ARRETA  egitaraua
  • otsailaren 23 eta 24: IZURRIEN KONTROL BIOLOGIKOA BARATZAZAINTZAN egitaraua 

 

IMK


(2011/01/25)  2010-2011 kanpainarako behi-esnearen erreferentzia-kopuruak berresleiketa.

Euskal Autonomia Erkidegoko abeltzainen artean esleitu edo berresleitu behar diren behi-esnearen erreferentzia-kopuruak, erreserban erabilgarri dagoen soberakina, alegia, guztira 5.299 tn dira.

Eskaerak  foru aldundietako Nekazaritzako Lurralde Bulegoetan aurkeztuko dira hilabeteko epean dekretu hau argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita.

informazio gehiago


(2011/01/13)  Itsasmendikoik Fraisoron, ondorengo ikastaroak antolatu ditu:

  • Urtarrilaren 24tik otsailaren 2ra:  PRODUKTU FITOSANITARIOEN APLIKATZAILEA (OINARRIZKOA) egitaraua
  • Urtarrilaren31tik otsailaren 4ra: UREZTATZE-SISTEMAK INSTALATZEA ETA MANTENTZEA egitaraua
  • LORATEGIEN DISEINU AURERATUA egitaraua
  • Otsailaren 1a, 2a eta 3a: LORE ARTEAN KOLOREAK ETA EGITURAK EZAGUTZEA egitaraua

IMK


(2010/12/22)  Laguntza Plana 2011

Ondorengo laguntzak eskatzeko 2011ko deialdia ireki da Gipuzkoan:

  • Nekazaritza ustialekuak modernizatzeko diru laguntzak.
  • Sagardorako sagarrondoak landatu, zaindu, hobetu eta garatzeko diru laguntzak.

Eskaerak aurkezteko epea: Diru laguntza eskaerak nekazaritza ustialekuari dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan aurkeztu beharko dira, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunetik 2011ko urtarrilaren 29a arte.

Laguntza Plana 2011      Sagardorako sagarrondoak 2011


(2010/10/29)  Itsasmendikoik Fraisoron, ondorengo ikastaroak antolatu ditu:

  • Azaroak 16 eta 17: BEHI PIRENAIKOEN EPAILEEN TREBATZEA    egitaraua
  • Azaroak 16 eta 30: URETAKO HIDROPONIA eta TOMATE SITSARI (TUTA ABSOLUTARI) BURUZKO JARDUNALDIA    egitaraua

IMK


(2010/10/06)  EVE-IDAE 2010 Laguntza Publikoak eta NEIKER – Tecnaliako Nekazaritzako Efizientzia Energetikorako Proiektuak

Efizientzia energetikoa hobetzeko laguntza publikoetako EVE-IDAE hitzarmenaren harira, datorren urriaren 20an, 10:00etan hasita, Arkautin (Granja Eredua - Zalditegiak NEIKER - Tecnalia), programaren diru laguntzak eta baldintzak zehatz ezagutarazteko saio bat ospatuko da; bertan, gaur egun NEIKER – Tecnalia nekazaritzaren sektorerako garatzen ari den efizientzia energetikoko proiektu nagusiak ere ezagutu ahal izango dira.

Leku mugatuak dira, berez parte hartzea baieztatzea beharezkoa da (Tel.: 94 435 63 30; email: ayudaseveidae@grupombn.com).


(2010/09/30)  Euskadiko Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren VII. ekitaldia

Urriaren 15ean Arabako Biasteri herrian, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Jardunaldiaren ardatz nagusia emakumeek landa eremuan izandako parte-hartze soziopolitikoa izango da.

informazio gehiago...


(2010/08/27)  Eusko Jaurlaritzako Lehiatu 2010 laguntza deialdia.

Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen merkaturatzea, eraldaketa eta sustapenerako 2010ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten duena (Lehiatu Programa) publikatu berri da.

Urriaren 7ko 172/2008ko Dekretuaren babesean emandako laguntzak eskatzeko epea 2010ko irailaren 28an amaituko da, egun hau barne.

Nolanahi ere, 2010ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkeztutako proiektuak epe barruan aurkeztu direla ulertuko da.

Lehiatu 2010


(2010/06/02)  Laguntza Plana 2010

Ondorengo laguntzak eskatzeko deialdia ireki da Gipuzkoan:

  • Nekazaritza ustialekuak modernizatzeko diru laguntzak.
  • Nekazari gazteak nekazaritza ustialekuetara sartzeko diru laguntzak.
  • Sagardorako sagarrondoak landatu, zaindu, hobetu eta garatzeko diru laguntzak.

Eskaerak aurkezteko epea: Diru laguntza eskaerak nekazaritza ustialekuari dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan aurkeztu beharko dira, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunetik 2010eko uztailaren 30a arte.

Laguntza Plana 2010


(2010/05/19)  Itsasmendikoik datorren ekainaren 7an, Derion, ondorengo kurtsoa antolatu du: Artilearen lanketa eta prozesatzea

 

IMK

Egitarau


(2010/05/14)  Itsasmendikoik Fraisoron ondorengo ikastaroak antolatu ditu maiatzarako:

IMK

Produktu fitosanitarioen aplikatzailea (oinarrizkoa)

Hiriko baratzezaintza. Balkoian baratzeak jartzea


(2010/04/16)  ERRENTA AITORPENA 2010

Gipuzkoako Foru Ogasunak apirilaren 20-tik ekainaren 25-a bitartean, biak barne, ezarri du 2009 urteari dagozkion Errenta Aitorpenak aurkezteko epea.

ABELUR-rek Errenta Aitorpenari dagokion zerbitzua Apirilaren 26-tik aurrera eskainiko du, Azpeitiko bulegoan (Jose Artetxe 21 kalean)

Beharrezkoa izango da aldez aurretik txanda eskatzea, 943 083 888 eta 943 083 890 telefonoetara deituta.


(2010/04/12)  Ganadu Enkante Ofiziala.

MUNGIA (BIZKAIA), apirilak 25, Igandea..

enkantea Mungia 2010

Triptikoa                        Arrazak


(2010/03/31)  Itsasmendikoik Fraisoron ondorengo ikastaroak antolatu ditu apirilarako:

IMK

Baratzezaintzako lan-arriskuak prebenitzea

Zuhaitz motak hautatzea

Label arrautzak ekoiztea

Botanika praktikoa

Planifikazio estrategikoa eta Proiektuak gestionatzea


(2010/03/29)  2009 ko nekazal gasolio laguntza

Nekazariek eta abeltzainek 2009 urtean egindako gasolio erosketengatik Hidrokarburoen gaineko Zergan ordaindutako kuoten itzulketa eskatzeko deikadia. 

Epea: 2009-5-1 tik 2009-5-31 arte.

Eskaera 2010