Nekazaritza sektorearen

aholkularitzan espezializatua den enpresa

Bezeroak


Hogei urtetik gorako ibilbide profesionala duen ABELURreko lantaldeak, esperientzia eta ezagutza sakona eskaini dezake, nekazaritza sektoretik sortzen diren egitasmo, eskaera eta beharrei erantzuteko garaian.
 
Hala, landa ingurunean garatzen diren edo abian jarri nahi diren era guztietako jarduera eta ustiategiko arduradunei (nekazaritza, abeltzaintza, landa-turismoa, energia berriztagarriak, gazte hasi berriak, etab.), harreman zuzena, banakako arreta eta laguntza profesionala eskaintzen zaie.
 
Horretaz gain, sektoreko hainbat “Elkarte Sektorial” eta Kooperatibei zuzendutako zerbitzu ugari jartzen dira eskuragarri, ondo prestatutako giza baliabideak eta baliabide tekniko egokiak erabiliz.