Nekazaritza sektorearen

aholkularitzan espezializatua den enpresa

Abelur Kooperatiba, nekazaritza sektorearen aholkularitzan espezializatutako zerbitzu empresa da. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak, 272/2006 Dekretuaren bitartez eta 2.007-ko azaroaren 14-ko ebazpenaren ondorioz, sektorearen aholkularitzarako erakunde izaera, era ofizialean aitortu zion ABELUR Kooperatibari.


Abelurren helburuen artean, ondorengoak aipa genitzake:

 

  • Sektoretik datozen arlo tekniko, ekonomiko, fiskal, juridiko nahiz laboraleko zerbitzu eskaerak, bere osotasunean betetzea.

  • Gipuzkoako Lurralde Historikoaren nekazaritza sektorearen garapenean, beste hainbat erakunderekin elkarlanean aritzea.

  • Giza baliabideak eta baliabide teknikoak optimizatzea eta arlo ezberdinetako espezialistak eskaini zerbitzuak gauzatzeko.

  • Zerbitzu ugari jartzen dira eskuragarri, Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, nekazaritza sektoreari loturiko egitasmo eta proiektuen kudeaketa nahiz garapenean, parte hartzea.