Ganadu Elkarteak
Atzera
Organización Interprofesional Cunícola
Honako zerbitzu hauek eskeintzen ditu:
Untxi hazkuntza sektorean inplikatuta dauden partaideen artean INTERCUNek koordinazio eta kolaborazio lana egiten du. INTERCUNen ekintzen helburuetako bat untxi haragia kontsumitzaileen artean dieta orekatu baten barruan elikagai osasungarri moduan aurkeztea da.
Urte honetan INTERCUNen ekintzen artean hauek bereizten ditugu:
Ekintzak eta partaidetzak:
Castilla eta Leongo ALIMENTARIA 2005
Valladoliden ospatutako untxi hazkuntzako XXX Symposium-a.
Alcañiz-en ospatu zen “I Salón integral de la cultura y de la dieta Mediterránea”.
Untxi hazkuntzari buruzko ekitaldi teknikoak.
Elkarte desberdinetako Batzarretan partaidetza: CONACUN, MADECUN.
Batzorde teknikoa: sektorean dauden iritzi eta atal desberdinak jasotzeko asmoz osatuta.
Erkidego desberdinen Erakundeekin bilerak, 1547/2004 Errege Dekretuarean ezarpena aztertzeko.
Ministerio desberdinekin bilerak, sektoreari dagozkion gaiak aztertzeko, hala nola, botikak, hildako animaliak, merkatuak, prezioak, animalien ongizatea.
Italia eta Frantziako Interprofesionaletako ordezkariekin bilerak.
Proiektuak aurrera eramateko AINIA, IMIDA, INIA, CreSA, VETERINDUSTRIA erakundeekin elkarlana.
Ikerketa eta promozioa:
Untxi hazkuntzako industri Trasfomatzaileek sortutako ondakinen hidrolisi enzimatikoa.
1547/2004 Errege Dekretua martxan jartzeko estudioa. Estudio honekin, Elkarte desberdinetako untxizainen artean ED hau martxan jartzeak izango duen eragina jaso nahi izan da.
MAPAk gaur egungo legeak kontutan izanda kurtso bat antolatu zuen INTERCUNekin batera: “Curso de Formación de Formadores en Bienestar Animal y Bioseguridad en las explotaciones cunícolas”. Kurtso honetan parte hartu zuten teknikoak jaso zuten informazioa untxizainen artean banatu beharko dute.
Untxi haragiaren onurak kontuan izanda, 2005 urtean egin diren promozio kanpainak nutrizio arloan eragileak direneni zuzenduta egon dira. Horrekin, untxi haragia elikagai orekatua dela indartu nahi da.
Karlos Argiñanoren telebista programan untxia oinarri hartuta sukalde errezetak egin dira eta haragi honen onurak azaltzeko telebistako iragarkiak. Egin diren errezeta guztiak ondorengo web orrian ikus daitezke: www.karlosnet.com
Untxi hazkuntzan trazabilitatea ezartzeko gidak egin dira.
Telebistan azaldutako errezetak aldizkarietan ere argitaratu dira.
Bertako telebista sare baten bitartez. “Red de TV UNE”, untxi haragiaren onurak zabaldu dira, programa berezien bitartez.
Bestelakoak:
Untxi haragiari buruz nutrizio-informazioa ematen duen zentroaren sorrera. Telefono baten bitartez: 902 995 681, informazioa ematen dute. Untxi haragian adituak diren dietista eta nutrizionista talde bat dago telefono horretan kontsumitzaileei, komunikabideei, irakasleei, medikuei, sukaldariei e.a. eskatzen duen informazioa emateko.
902 500 597, telefono honetan berriz, astero lonjetan adosten diren prezioen berri ematen da.
MAPYAko estadistika sailarekin elkarlana. Astero Estatu maialako zonalde desberdinetan bizirik dagoern untxi kilo batek zein prezio egin duen ematen zaio MAPYAri. Honek, prezio hauek bestelako produktuekin batera publikatzen ditu. Web orri honetan www.mapya.es ikus daitezke.
Salmenta puntuetan informazio nutrizionala banatzeko ekintzak antolatu dira, ferietan parte hartu da.
INTERCUNek antolatutako ekintza hauek aurrera eramateko ondorengo erakundeek jarri dute dirua: CONACUNen partaide diren elkarteak, untxizainek zentimoarekin, FOCCONen partaide diren enpresak eta Administrazioak emandako dirulaguntzak.
